XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da holakorik gertatu. Gerla denboran gaizki gobernatu direnak eta Irakaren alde jokatu, hiltzerat dituzte kondenatu, Allah jainkoaren eta haren profetaren etsai izan direlakotz.

Bizkitartean etzuten denek Iranen politika bortitz hori onartzen, behar zakola liberal aire poxi bat eman.

Etzuen haatik holakorik nahi Khomeiny-k.

Ordu onean jin zako Rushdieren liburu famatu hura eta paradaz da baliatu mahometanoen gogo bihotzen berriz berotzeko, erlisionearen estakuruan politika garratz eta integrixtaren berriz bultatzeko.

Mendebaleko erresumek ez dakite xuxen zer egin.

Teheraneko deputatuek erabaki dute hautsiko zituztela Angleterrarekilako diplomatiko harremanak, aste bat emaiten ziotela haatik Angleseri beren gogoeten egiteko.

Denbora berean Irandarrek ukan dute Chevardnadze ruso minixtroaren bisita, Khomeiny-k berak egiten zakola ongi etorri.

Paradaz baliatu da Rusia iguzki alde Hurbilean egin duen bezala, betita barnago sartzeko eskualde hortako politiko gora beheretan; Amerikanoen politikarentzat eta omenarentzat ez baita hori abantail.

Bush presidentaren nahigabeak Preseski pundu hortan behar izan du bere burua xuritu Bush Jaunak eta frogatu ez duela Amerikaren diplomaziak gibelerat egin eta abantaila Rusoeri utzi.

Kontrakoek alabainan, erran nahi baita demokratek gauza hortan dute president berria bortizki gaitzesten.

Bertzalde xinximarriak ditu ikusten Bush jaunak hautatua duen minixtro bat dela kausa.

Tower jauna nahi luke ezarri armaden minixtro.

Demokrat zenaturrek ez dakote hori onartzen.

Eta hek ukanki majoria zenaturren biltzarrean!.

Zer den Tower jaunaren hobena? Dela, omen, edalea, bai eta emaztekaria!.

Ez ditake beraz holako gizon bat ezar armadak haren gain ezarriko dituen kargu batean.

Bainan ez du amor eman nahi Bush presidentak, Tower izanen dela minixtro eta ez bertze bat.

Gisa berean dira tematzen zenatur demokratak.

Alta Tower jaunak hitzeman du, telebixtan delarik mintzatu, ez duela hemendik goiti alcola xorta bat ere edanen.

Ez da deus egitekorik, ezetz eta ezetz diote zenaturrek, eta gogoari eman ditake partida galduko duela presidentak heien kontra.

Han hemenka - Erevan Armeniako hiri nausian, ehun milaka bildu dira jendeak jaz Soumgaampiuml;t hirian izan ziren masakreen lehen urteburukari.

Azerbaampiuml;djaneko hiri hortan Armeniano andana bat garbitu zituzten hango berekoek.

- Yugoslabian ere bazterrak kexu dira bereziki Kosovo deitu probintzian.

Albanesak dira hor bizi diren jendeak, bainan Serbiaren peko dira eta hori hek ezin soporta.

Eskualde hortako mea zilotan lanean ari diren Albanesak greban jarri dira eta handik jalgi jakin dutelarik hiru komunixt buruzagi kargutik kendu zituztela.

Lanak ditu Belgradeko gobernuak Kosovo hortan ordrearen zaintzen eta hura Yugoslabiari loturik atxikitzen.